GAUR hasiko da Gipuzkoako Trainerila Liga Mutrikun eta Hernani ere bertan izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Guztira, 27 trainerilek hartuko dute parte eta sei estropada izango dira. Maila altua izango da trainerila ligan, Hernaniko taldeko arduradunek Kronikari esan diotenez. ACT mailan ibiliko diren talde askok hartuko dute parte trainerila ligan, traineru ligarako prestaketa garrantzitsua baita. Gauzak horrela, hernaniarren helburua da erdi parean ibiltzea, goiko postuak oso zailak izango baitira. Guztira 27 trainerilak eman dute izena Gipuzkoako txapelketarako: Zumaiako 3, Donosti arraun 3, Orio 3, Zarautz 4, Trintxerpe 2, Hondarribi 3, Koxtape 4, Ur kirolak, Getaria, Fortuna, Tolosaldea eta Hernani.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!