LIGA bukatzeko bost partiduren faltan, Hernanik Pasaia hartuko du gaur etxean, arratsaldeko 16:30etan hasita, Zubipe futbol zelaian. Klasifikazio borrokaren aldetik bi taldeek ez dute ezer jokatzen, baina Hernanik irabazi ezkero, hiru puntu lortu eta pasaitarrak berdinduko lituzke. Horrek bakarrik, erakargarri egiten du partidua; gainera, txuriberdeek etxean jokatzen dute.
Bolada onean
Hernani bolada onean dabil eta azkeneko partiduak irabazi egin ditu. Aurreko astean 0-1 irabazi zion Oriokori eta hilaren 8an garaipen haundia lortu zuen liderraren kontra.