HERNANIK zorte txarra, baina aldi berean, zorte ona izan duela diote Pelota Elkarteko arduradunek. Gipuzkoako Herri Arteko txapelketa hasi aurreko partidua (prebia) jokatzea tokatu zaie hernaniarrei; gainera, kontrario indartsu bat izango dute, Donostia. Hala ere, irabazi ezkero, dezente erraztuko litzaioke finalerako bidea Hernaniri, gainerako faboritoak (Azkoitia, Azpeitia eta Usurbil, batez ere), txapelketaren beste adar edo taldean baitaude (txapelketa kanporaketa moduan jokatzen da).
Kadeteetan giltza
Elkarteko arduradunen hitzetan ez da partidu erraza izango: jubeniletan ez dute uste arazorik izango dutenik irabazteko, nahiz eta bi aurrelarirekin jokatuko duten. Nagusietan ere faborito ateratzeko bikotea du Hernanik. Kadeteetan aldiz, ikusteko dago donostiarrek nolako maila erakutsiko duten, Arzelus Donostiako atzelaria duda baita partidua jokatzeko.
Harrobiarekin lanean
Pelota elkartetik aitortu dute aurten juxtu xamar dabiltzala jokalari aldetik. Hala ere, harrobiarekin lanean jarraitzeko asmoa dute: ´Beti egin izan dugu lana harrobiarekin, urte batzuetan zorte gehiago izaten da eta bestetan gutxiago. Hala ere, ez gaude kejatzeko moduan, beste herri batzuetako egoera ikusita`, diote. Finala ekainaren 25ean Aurtengo txapelketan 21 taldek hartuko dute parte, iaz baino bat gehiagok. Finala ekainaren 25ean izango da, Bergaran.
Zazpi urte, sei final eta hiru txapela
1999, Azkoitia-Hernani:
Lehen aldiz 25 urtean Hernani finalera iritsi zen, baina ezin izan zien azkoitiarrei irabazi.
2000, Hernanik lehen txapela:
Azkoitiari errebantxa hartu eta lehen txapela Hernanira etorri zen.
2001, Soraluzek eliminatu: final erdietan galdu zuten hernaniarrek.
2002, lasartearrei irabazi:
22-15, 22-17 eta 22-13 irabazi zuen Hernanik, bigarren txapela.
2003, Azkoitiarekin ezin izan zuten:
Altzaren kontra final erdietan latz sufrituta irabazi eta gero, Hernanik ezin izan zuen Azkoitiaren kontra.
2004, berriz ere ihes egin:
Azpeitiaren kontrako finalean 1-2 galdu zuten.
2005, eta hiru:
Bergarako frontoian Azkoitiari irabazita, hirugarren txapela.