‘Gentleman’ abeslaria ostiraleko reggae festan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 3a, 03:00

Ostiralean reggae jah festa izango da Play aretoan, iluntzeko 21:30etatik aurrera eta bertan Gentleman kantari famatua ariko da, besteak beste. Jamaikan bizi den kantari alemaniarra reggae munduko izarretako bat da. Aldez aurretik 20 € balio ditu sarrerak eta egunean bertan 24 €.

Irratsaio berezia Molotoff irratian
Molotoff irratian (FM 99.2) Gentlemani buruzko saio berezia egingo dute gaur Sound System saioan, 22:00etan. Bihar berriz, abeslariaren zuzeneko bat jarriko dute oso osorik Molotoffen, 13:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!