Bihar inauguratuko dute Agustinatako komentu berritua

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 29a

Juan Maria Uriarte Gotzaiak bedeinkazioa emango dio komentuari, goizeko 11:00etan izango den mezaren ondoren. Maiatzaren 11, 12 eta 13an musika emanaldiak izango dira komentuan.

KOMENTUA berritu ondoren duela hilabete batzuk bueltatu ziren monjak Artzeniegatik bertara. Bihar egingo zaio Agustinatako komentu itxura berrituari inaugurazio ekitaldia eta bertan izango da Juan Maria Uriarte Donostiako Gotzaia komentuari bedeinkazioa emateko, eliza ondoko lorategian. Aurretik, goizeko 11:00etan meza izango da. Bestalde, inaugurazio ekitaldiarekin lotuta, musika emanaldiak izango dira maiatzaren 11, 12 eta 13an. Maiatzaren 11n, Ozenki eta Kantuz abesbatzak izango dira. Maiatzaren 12an, Koro Saezek (organoa) eta Jose Ignacio Ansorenak (txistua) emanaldia eskainiko dute. Maiatzaren 13an Joxan Goikoetxearen txanda izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!