Trio Mozart taldearen kontzertua izango da gaur Hernanin, Musika Eskola publikoak eta Hezkuntza Batzordeak hilero antolatzen dituzten kontzertuen barruan. Leire Pikabea biolin jole irundarrak, eta Naroa Garcia biolontxelo jole eta Isabel Laspiur piano jole eibartarrek osatzen dute hirukoa eta Mozarten obrak joko dituzte: Divertimento KV 252 en Mi bemol mayor, Gavota para cello y piano; Ave Verum corpus para cello y piano; Andantino para cello y piano eta Divertimento KV en Si bemol mayor. Kontzertua, arratsaldeko 19:30etan da, Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!