Herri Artekoa bihar hasiko du Hernanik etxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 28a, 03:00

Hernanik eta Donostiak jokatuko dute bihar Gipuzkoako Herri Arteko Pelota Txapelketako lehen partidua, kiroldegian. Hernaniri aurkari gogorra egokitu zaio lehen kanporaketan eta garrantzia haundia izango du etxeko emaitzak, datorren asteburuan Donostian jokatuko baitituzte bueltakoak. Partiduak 18:00etan hasiko dira kadete mailako partiduarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!