Bertsoari buruzko erakusketa Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 28a, 03:00

‘Hitzak egiten gaitu ezer’ erakusketa egongo da gaurtik maiatzaren 5era.

Hitzak egiten gaitu ezer, bertsoa eta bertsolaritzari buruzko erakusketa egongo da gaurtik maiatzaren 5era Biteri kultur etxean. Erakusketak parte desberdinak ditu: bertsolari zahar eta gazteen arteko lehia azaltzen duten lau panel haundi; bertsoak entzuteko aukera; bertsolaritzak publizitatean izan duen lekua azaltzen duen gunea; pantaila bidezko jolas interaktiboak; sei minutuko film laburra; eta zenbait osagarri estetiko, besteak beste. Erakusketarekin batera bisitatzen duten ikastetxeetako ikasleentzat material didaktikoa ere bada.

´Bertsorik gabeko euskal herria...`
Antolatzaileen hitzetan, hipotesi hau hartu dute erakusketa antolatzeko abiapuntu eta horrekin bertsoak ekarri duenaren katalogazio bat egin dute; alegia, bertsoa galduta zer galduko litzatekeen. Diotenez, bertsoak paper sozial bat betetzen du eta bertsoa behin kantatuta herriarena edo entzuleena bihurtzen da. Erakusketa arratsaldeko 18:00etatik 20:00tara izango da ikusgai Biterin, astelehenetik ostiralera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!