Hileroko azken ostiralero bezala kontzentrazioa deitu zuen atzokoan Etxerat elkarteak Gudarien plazan. Kontzentrazio jendetsua izan zen eta bertan bereziki salatu zuten komisaldegi eta kartzeletan torturak eguneroko ogi izaten jarraitzen duela. Senideak eta lagunak jasaten ari diren egoera ere gogoan izan zuten. Etorkizuna errealitate horri amaiera emanez eraiki behar dela aipatu zuten, eta Euskal Herriko 640 presoak Euskal Herrira ekartzea ere eskatu zuten, estatus politikoa aplikatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!