Gaztetxe baten beharra aldarrikatu zuten atzo Gaztetxe Martxan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 27a, 03:00

EUSKAL Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatuta Gaztetxe Martxa pasa zen atzo goizean Hernanitik.

EUSKAL Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatuta Gaztetxe Martxa pasa zen atzo goizean Hernanitik. Martxa Maulen hasi zen apirilaren 21ean eta Iruñean bukatuko da maiatzaren 7an. Atzo goizeko 11:00ak aldera pasa zen martxa herritik eta Hernaniko Gazte Asanbladak deituta jende multzo bat bildu zen gaztetxearen beharra aldarrikatzeko. Txabola paradorrean Hernanin gaztetxerik ez dagoela kontutan hartuta, jende multzo honek paradorra zegoen lekuan txabola bat eraiki zuen birziklatutako materialarekin. Lehenagotik ere bildu izan dira gaztetxearen beharraz hitz egiteko, eta martxa hau aprobetxatuta aldarrikapen hori indartu nahi izan dute. Azaldu dutenez, txabola paradorrean eraiki dute lehen ere bertan zegoelako gazte- txea eta lur horiek herri lurrak direlako. Txabola honi erabilpen bat eman nahi zaio eta piskanaka txukuntzen eta hobetzen joango direla azaldu dute: ´teilatupe bat eraiki dugu, gure kabuz antolatuta, kostata eta hainbat trabekin. Hau egiteko kapazak izan garela erakutsi dugu eta gauza gehiago ere egin ditzakegu`. Txabola eraikitzeaz gain pankartak jarri zituzten herrian zehar eta eguerdi aldera, martxa jarraituz, Ergobirantz abiatu ziren Astigarragako Gazte Asanbladako kideekin biltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!