Atzo eguerdian suhiltzaileak izan ziren Kale Nagusiko etxe batean. Udaltzaingoak Kronikari esandakoaren arabera, badirudi tximini batean arazoren bat izan zela eta bertatik ke asko ateratzen zelako deitu zitzaien suhiltzaileei. Ordu betez izan ziren bertan, errebisioa egiten, baina ez zen kalte larririk izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!