Galarretan Insalus Masterreko partidu garrantzitsua jokatuko da gaur, Ezkurra eta Eizagirre izango dira aurrez aurre. Koteto Ezkurrak 14 tanto besterik ez ditu behar larunbateko finalera iristeko, eta Jon Eizagirrek 18. Partidua jaialdiko bigarrena izango da eta horretaz gain honako partiduak jokatuko dira: Gorriz-Martinez I/Etxeberria IV-Zubizarreta; Bereziartua-Etxabe/Juaristi-Badiola eta Zalakain-San Miguel/Matxin IV-Aizpurua II. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!