BIHAR Ongintza Patronatuko Zuzendaritza Batzordea bilduko da hainbat gaien inguruan hitz egiteko. Horien artean dago gizarteratze arloko jarduerak egiteko baldintzen plegua eta lehiaketa publikorako deialdia onartzea. Jarduera horiek egingo dira bazterketa arriskuan dauden giza-taldeak gizarteratu eta lan mundura bideratzeko programari begira. Ongintza Patronatuak duela bi urte ezkeroztik parte hartzen du programa honetan, hainbat zerbitzuren bidez. Bihar aztertuko den lehiaketa publikoak 44.000 euroko lizitazioa izango du, urte beteko iraupenarekin.
Diagnostikoak egin eta tailerrak antolatu
Programa honen bidez hainbat giza-talde eta pertsonengan eragin nahi da: guraso bakarreko familiak, atzerritarrak, gutxiengo etnikoak eta abar. Lehiaketa irabazten duen lan-talde edo enpresak bazterketa arriskuan dauden pertsona horien inguruko diagnostikoak egin beharko dituzte, eta horretaz gain, lan-mundura bideraturiko tailerrak antolatzeaz arduratuko da, besteak beste.
Kontsumo inspektorearen lanposturako deialdia
ONGINTZAKO zuzendaritzak kontsumo inspektore lanpostu bat betetzeko deialdia eta hura arautzeko oinarriak onartzeko asmoa du biharko Batzordean. Inspektore honen ardura izango da Hernani, Urnieta eta Astigarragako dendak bisitatzea kontsumo arauak betetzen diren ikuskatzeko. Teknikari honek Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren barruan egingo du lan. yy