Auzo elkarteentzako diru laguntza araudia eta INEMekin

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 27a

Gobernu Batzarra da gaur Udaletxean, arratsaldeko 17:00etan. Bertan onartuko dute auzo elkarteei dirulaguntzak emateko araudia. Ez da ia aldaketarik izan araudi honetan eta jakinarazi dute auzo elkarteei bidaliko dietela araudia osorik. Horrekin batera, onartuko da baita ere INEMekin egindako hitzarmena. Hi-tzarmen honen bidez 10 lanpostu sortuko dira: 6 teknikari eta 4 peoi. Horretarako 188.000 euroko dirulaguntza eskatuko da. Karabel auzoan, trenbide inguruan, aparkamendua egiteko obrak ere adjudikatuko dira. Aurreikusi dutenez obrak 2 edo 3 hilabete iraungo ditu eta abuztu-iraila aldera erabiltzeko moduan izango dira aparkaleku hauek. Hirigintza eskaerak Horrez gain, partikularrek egindako hirigintza eskaerak ere aztertuko dira. Esaterako Akarregin Kafe Antzokia martxan jartzeko aukera eta bestetik Pipirita etxea botatzeko baimen eskaera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!