‘Kastillako Dorreak’ ikuskizunaren sei emanaldi, bihar hasita

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 24a

Kastillako Dorreak ikuskizuneko lehen emanaldia bihar bertan izango da, parte hartzaile eta komunikabideentzat. Herritarrentzat beste bost emanaldi izango dira: asteazken eta ostegunean eta maiatzaren 2, 3 eta 4an. Sarrerak salgai jarrita daude Oindi Aralar, Haizea eta Aurkin. Kantuz Abesbatzak antolatu eta 140 hernaniar lanean jarri dituen antzezlana da Kastillako Dorreak. Jabier Zubimendi da gidoilaria eta kartzelako basakeria islatu nahi izan du: anarkista batek tiranoaren kontrako atentatua egin zuen eta 22 urte daramazki kartzelan erotzera kondenatuta... Biterin 172 lagun sartzen direla kontuan izanda, sei emanaldi egingo dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!