Ereñotzuko bolatokian izan zen atzo Lehendakari sariko hirugarren tiraldia eta Ategorrietako Pedro Lazkanok irabazi zuen, 47 brilarekin. Lehenengo hernaniarra Miguel Burugain Elur Txorikoa izan zen 46 brilarekin. Lehendakari sariko lehen postuan jarri da Burugain, Zeraingo tiraldiaren faltan. Burugainek 138 brila bota ditu orain artean, Xeferino Agirre segurarra, Andoni Berastegi idiazabaldarra eta Joxe Lizaso urnietarrak adinaxe. Seigarren postuan, berriz, Antonio Miner Ur Miakoa dijoa, 133 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!