Ricardo Serranok irabazi du Errioxako itzulia

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 24a

Ricardo Serranok profesional mailako lehen garaipena lortu du Errioxan, hiru eguneko itzulian. Larunbatean, La Cruz de la Demandako lasterketa irabazi zuen Ereñotzun bizi den gaztelarrak eta atzo beltz lan egin behar izan zuten berak eta Kaiku talde guztiak, sailkapeneko lehen postuari eusteko. Atzo bertan, Ereñotzun zen Ricardo eta garaipena oso pozik hartu duela adierazi zion Hernaniko Kronikari. Larunbateko etapan indartsu sentitu zela dio Serranok, gora ondo zijoala eta azkenean indartsuena bera zela erakutsi zuen. Orain, Alemaniara dijoa 5 eguneko lasterketa batetara eta ondorean, Frankfurteko klasikoan hartuko du parte. Ea sasoi puntu onak garaipen gehiago ematen dizkion.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!