Mendiko Material azoka maiatzaren 8tik 12ra

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 24a, 03:00

Mendiriz Mendik mendiko material azoka jarriko du urteroko moduan, maiatzaren 8tik 12ra eta dagoeneko jendeak saldu nahi duen materiala uzteko epea irekia dago. Jendeak erabiltzen ez duen, baina erabiltzeko moduan dagoen materiala saltzeko antolatzen du azoka Mendiriz Mendik (botak, eskiak, liburuak mapak eta abar). Jendeak maiatzaren 5a aurretik utzi behar du materiala elkarteko bulegoan (Iturregi plaza z/g) eta errezibo bat jasoko du materialaren prezioa eta nagusiaren izenarekin. Saltzen bada, 15etik 19rako astean emango zaio dirua materiala utzi duenari eta saltzen ez bada, ekainaren 9a aurretik jaso beharko du materiala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!