Urtero bezala, Jubilatu Etxean festa haundia izan zuten Maiatzaren Lehena ospatzeko. Goizeko 11:00etan hildako bazkideen aldeko meza egin zen San Joan parrokian eta horren ondoren, eguerdiko 12:00etan, karta jokoetako sariak banatu zituzten. Gainera, karta jokalari beteranoenari, 94 urteko Cipriano Magdalenori, plaka berezi bat eman zioten. Horren ondoren aperitibo txiki bat antolatu zuten Jubilatu Etxera hurbildu ziren bazkide guztientzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!