Hernanik datorren larunbatean hasiko du Herri Arteko Txapelketa Donostiaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 23a

Aurten ere aldez aurreko kanporaketa jokatzea egokitu zaio eta talde gogorraren aurka.

Aurten ere ez du zorte haundiegirik izan Hernanik zozketan, eta aldez aurreko kanporaketa edo prebia jokatu beharko du, iaz bezalaxe. Gainera, txapelketako oilarretako bat izango du aurrean, Donostia. Aurten 5-6 talde badira txapelerako aukerak dituztenak eta horietako bi dira Hernani eta Donostia. Joaneko partiduak datorren larunbatean izango dira Hernanin, arratsaldeko 18:00etan eta bueltakoak Donostian, eguna oraindik zehaztu gabe badago ere.

Kanporaketa berdindua
Donostiak, kadete eta afizionatu mailan, bikote oso onak ditu eta jubeniletan ahulxeagoa. Hernaniarrek hiru kategoriatan dituzte pelotari onak eta kadete eta afizionatu mailako partiduek erabaki lezakete kanporaketa. Hernani da iazko txapelduna eta azken urteetan txapelik gehien lortu duen taldea ere bai. Aurten ere faboritoetan daude hernaniarrak, baina, inoiz baino talde gehiagok dituzte aukerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!