Hernani 8
El Salvador 3
HERNANIK ondo hasi zuen atzo estatuko txapelketako final laurdenetako ligaxka, El Salvador (Valladolid) talde indartsuari 8-3 irabazita.
Bi zati ezberdin
Partiduak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengo zatian hernaniarrek izan zuten partiduaren kontrola eta gaztelarren ze-laian izan zen jokoa. Hernania-rrak erasokor aritu ziren eta 10garren minutu inguruan Oier Garmendiak sartutako zigor kolpearekin 3-0 aurreratu ziren. Handik laster, partiduko entsaio bakarra egitea lortu zuten etxekoek eta bazirudien partidu erreza izango zutela. Lehen zati amaieran ordea, avant batean galdutako baloi batek, El Salvadorri hernaniarren marra arriskuan jartzeko aukera eman zion. Etxekoek marraren gain gainean egin zuten defentsa bikainari esker lortu zuten entsaioa salbatzea. Azken jokaldi honek animatuta edo, bigarren zatian, El Salvador taldea aurreko lerron duen indarra eta pisua aprobe-txatzen hasi zen (Hernanik baino askoz talde haundiago eta astunagoa du) eta jokoa orekatzea lortu zuen. Entsaioa gertu izan zuten berriz ere, baino etxekoen kasta eta defentsa gogorrari esker, zigor kolpe bat bakarrik lortu zuten. Partidu amaieran etxekoek izan zuten partidua errematatzeko aukera, baina, markagailua ez zen gehiago mugitu.
Santboiana 12-Iruña 0
Atzoko lehen partidua kataluniarrek eta naparrek jokatu zuten. Partidua hasieran zirudiena baino orekatuagoa izan zen arren, Santboianak pronostikoak bete eta 12-0 irabazi zuen. Atsedenaldian markagailua hutsean zen, iruñarrek egindako defentsa bikainari esker, baina, bigarren zatian ezin izan zioten erritmoari eutsi eta Santboinak bi entsaio eta transformazio bat egin zituen.
Gaur 4 partidu
Gaur eguerdian erabakiko da talde honetatik zein pasatzen den finalerdietara. Teorian atzoko bi irabazleen arteko partidua izango da erabakiorra, goizeko azkenekoa, baina horretarako aurretik El Salvadorren aurka eta Iruñaren aurka, ondo egin beharko dituzte lanak bi faboritoek.