Santiago Bideari buruzko liburu bat kaleratu du Eusko Jaurlaritzak

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 22a

Jaurlaritzako Kultura eta Turismo sailek gidaliburu bat kaleratu dute EAEtik pasatzen diren Santiago bideei buruz. Gidaliburu horretan bi bide azaltzen dira: bata kostaldekoa eta bestea barrualdekoa. Azkeneko hau Hernanitik pasatzen da, Portutik Urnieta aldera, eta bide alternatibo bat ere egin zaio, Santa Barbaratik Lasarte aldera. Jaurlaritzak Hernaniko bide zatia seinalizatu berri du, Udalarekin elkarlanean.

4.000 aleko tirada Gidaliburua euskaraz eta gazteleraz argitaratu dute, 4.000 aleko tiradarekin. 15 euro balio ditu liburu dendatan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!