140 hernaniar biltzen dituen Kastillako Dorreak ikuskizunak gaur izango du aurreneko emanaldia parte hartzaile eta komunikabideentzat. Gainerako ikusleentzako emanaldiak izango dira bihar, ostegunean eta maiatzaren 2, 3 eta 4an. Sarrerak salgai daude Oindi, Aralar, Haizea eta Aurkin. Emanaldiak arratsaldeko 19:45etan hasiko dira, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!