Hernanik Orioren puntu premia

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 22a

Hernanik Orion jokatuko du gaur arratsaldean, mailaz ez jaisteko borrokan ari den taldearen kontra. Hernaniarrek erronkak jarri beharko diozkite beren buruari, hemendik denboraldi bukaerara: ez jaisteko adina puntu bai baitute, baina, goiko postuak nahiko urruti. Helburuetako bat sailkapen erditik gora bukatzea izan liteke eta horrek datorren denboraldirako animua emango lioke Hernaniri. Gorengo mailan taldeen arteko aldea ez da haundiegia, eta Hernanik berak liderrari irabazi egin zion azken jardunaldian Zubipen. Garaipen horrek moral haundia eman die txuriberdeei, ikusi baitute goian ibiltzeko moduko taldea badutela. Sei talde eskura Hernaniarrak hamabigarren dira gaur egun, berrogeita lau punturekin. Hondarribia eta Touring partidu bakarrera dituzte, alegia, hiru punturen barruan, eta Mutriku, Mondragon, Trintxerpe eta Pasajes ere sei punturen barruan ditu Hernanik. Gaurkoarekin sei partidu falta dira liga bukatzeko eta hemezortzi puntu daude jokoan. Beste bi partidu Gorengo mailako partiduaz gain, beste bi partidu ere jokatuko dituzte asteburuan Hernaniko taldeek: Gazteen Liga Nazionaleko taldea Durangon da gaur 11:30etan. Hernaniarrak 11garren dijoaz sailkapenean, liga bukatzeko bi partiduren faltan. Bestalde, F-8 kadeteen taldeak bihar jokatuko du Zubipen, 11:00etan. Hernani azken aurreko dijoa, baino, partidu bat gutxiagorekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!