Hernanik 0-1 irabazi zuen Oriokoren kontra eta gorako bidean jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 23a

Hernanik segidako bigarren garaipena lortu zuen atzo Orion. Partidu zaila izan zuten txuriberdeek, Orioko azken postuetatik aldegin nahian dabilelako eta zelaia ere egoera txarrean zegoelako. Lehenengo ordu erdian lortu zuen garaipenaren gola Hernanik eta horiek izan ziren minuturik onenak. Bigarren zatian etxekoek, hil edo bizi, gora egin zuten eta hernaniarrak relajatu egin ziren. Oriokok aukera batzuk izan bazituen ere, Hernanik ondo kontrolatu zuen partidua eta hiru puntuak ekarri zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!