Arau Subsidiarioei egindako aldaketak erakusketa publikoan jarri ditu Udalak, herritarrek ikusi eta baderizkiote, alegazioak aurkezteko. Udal Gobernuaren hitzetan, talde politiko nahiz bizilagunek Arau Subsidiarioen hasierako dokumentuari egindako alegazio kopuru haundi bat jasotzen dute hirigintza fitxa berriek. Fitxa berri hauek Plenoak onartu zituen eta aldizkari ofizialean publikatuak izan dira. Aldaketa garrantzitsuak jasan dituzten fitxak hamasei izan dira, Udal Gobernuak nabarmendu duenez, eta maiatzaren 21a artean egongo dira erakusketa publikoan fitxa horiek. Aldaketa hauek Udaleko web orrian daude ikusgai (www.hernani.net helbidean) eta dokumentazio osoa Hirigintza sailean kontsultatu lezake interesa duenak, Udaletxeko laugarren solairuan.
Bestalde, datorren astean erakusketa berri bat ipintzekoa dute Biterin, hamasei fitxa horien planoa eta deskribapen txiki batekin. Plano edo eduki horien kopia bat izan nahi duenak, berriz, Urbieta Kopiak dendara jo lezake.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!