‘Killers session’ saioen irekiera festa gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 21a, 03:00

Killer session izenarekin musika saio berezia antolatu du Play aretoak. Festa hau lehendabizikoa izango da baina ostiralero errepikatzeko asmoa dute. Gaur musika jartzen ariko dira Koldo (Intermusic/Meataka productions), Asier Meataka (Meataka productions) eta Alkate. Gaueko 24:00etatik 06:30etara. Sarrera dohainik da. Bihar Damian Schwartz, Alex Under, Tadeo, Demian eta Koldo izango dira Play aretoan, CMYK festaren barruan. Minimal techno musika izango da nagusi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!