Eizagirrek egurra eman zion Zeberio IIari eta aurrena jarri da Insalus Masterrean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 21a, 03:00

Insalus Masterreko partidu garrantzitsua jokatu zen atzo Galarretan zazpi koadro barruan eta Jon Eizagirrek 35-22 irabazi zion Zeberio IIari. Eizagirrek hasieratik hartu zion aurrea Zeberiori 2-8, baina, artean apustuak Zeberioren alde zeuden. Hortik aurrera ere Eizagirrek agindu zuen partiduan eta nahikoa erraz irabazi zion erraztasunak eman zituen Patxi Zeberiori. Eizagirrek 8 tanto egin zituen sakez. Masterreko hurrengo partidua bihar jokatuko dute Ezkurrak eta Urrutiak Galarretan eta interesgarria izango da: Ezkurrak irabazi beharra du lehen postura bueltatzeko eta Urrutiak irabazi edo gutxigatik galdu behar du finalerako aukerak izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!