Hernani, Santboi, Salvador eta Iruña: lau talde haundi postu bakarrerako lehian

Kronika - Erredakzioa 2006ko apirilaren 21a

Euskal Herriko txapeldun geldituta, bihar eta etzi jokatuko ditu Hernanik Estatuko Txapelketako final-laurdenak, Landaren. Ez datoz gainera nolanahiko taldeak Hernanira: Santboiana, Salvador eta Iruña. Raul Redin, Patxi Benzalarekin batean entrenatzaile denak Kronikari esan dionez, talderik gogorrena egokitu zaio Hernaniri eta ez dago aldez aurretik esaterik zein talde sailkatuko den hemendik. Talde bakarra sailkatuko da Landaretik eta beste hiru final-laurden ere izango dira Estatuan eta sailkatzen diren lau onenek jokatuko dute finalaurrekoa.

Santboiana talde gogorra
Bihar jokatuko du Hernanik lehen partidua, eguerdiko 12:00etan Salvadorren aurka. Redinek azaldu du ez dutela talde hau batere ezagutzen, baina, Salvadorrek izen haundia du errugbian eta talde txarra ez du izango. Igandean, berriz, Iruñaren kontra jokatuko du Hernanik 10:30etan eta itxuran talderik ahulena badirudi ere, fisikoki oso indartsua dela esan digu hernaniarren entrenatzaileak. Igandean 12:30etan, berriz, taldeko faboritoaren kontra jokatuko du Hernanik, Santboiana indartsuaren kontra. Santboinak bost jokalari ditu Estatuko selekzioan eta talde izugarri gogorra da, nahiz eta sorpresaz Katalunian bigarren gelditu Bartzelonaren atzetik. Redinen hitzetan hiru laurden oso gogorra dute bai Santboianak eta baita Hernanik ere eta gutxi gehiago Kataluniako eta Euskadiko jubeniletako selekzioko hiru laurden lerroa elkartuko da bi taldeen arteko partiduan. Ondo hasi eta hutsik egin ez Final-laurdenetako partidu hauek normalean baino motzagoak izaten dira eta garrantzia berezia du hutsik ez egiteak ´gero erreakzionatzeko denbora gutxi izaten baita`. Horrez gain, Salvadorren aurkako lehen partiduak zeresan haundia izan lezake, irabazteak moral haundia emango baitie jokalariei eta galdu ezkero sailkatzeko aukerak asko jaisten baitira. Redinek nahiko argi dauka zein den aurrera egiteko estrategia: oso azkar jokatu, aurkarien aurrealdea kontrolatu, asko plakatu, hutsegite gutxi egin eta ahalik eta gehienean baloia hernaniarrek izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!