Gaur bigarren emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 27a, 03:00

Kastillako Dorreak ikuskizunak gaur izango du bigarren emanaldia. Atzokoa izan zen aurrenekoa eta Biteriko aretoa bete egin zen antzerkia, dantza, irudiak eta musika uztartzen dituen emanaldi honetan. Kontuan hartzekoa da emanaldia Hernanin sortu dela eta bertan 140 herritarrek hartzen dutela parte. Gaur arratsaldeko 19:45etan hasiko da emanaldia eta sarrerak salgai daude, Oindi, Aralar, Haizea eta Aurkin. Emanaldi gehiago izango dira maiatzaren 2, 3 eta 4an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!