UDaran euskera ikasi, hobetu ala euskalki jakin bat sakondu nahi duten ikasleek aukera izango dute hilabete bat edo bi familia euskaldunekin pasatzeko. Ekimen hau Bilboko Ulibarri euskaltegiak eta Donostiako Urrats euskaltegiak jarri dute martxan, HABEk sustatuta.
18 urtetik gorako ikasleak
Programa honetan izena eman dezakete 18 urtetik gorako ikasleek. 8garren urratsa ere gaindituta izan behar dute, edo honen baliokideren bat. Interesatutako ikasleek izena emateko aukera maiatzaren 2tik 31ra izango dute. Izen emateak 300 euro balio du. Informazio gehiago: 94-4162472 (Saioa).
Familia euskaldunak
Ikasleak hartu nahi dituzten familiek honako baldintzak bete behar dituzte, besteak beste: bizilagunen %70 euskalduna duten udalerri edo auzo batean bizitzea, logela bat libre izatea ikaslearentzat, egonaldian familian 3 kide izatea gutxienez eta komunikazio hizkuntza euskera izatea. Izena emateko epea apirilaren 25era artekoa izango da familientzat. Familiek 600 euro jasoko dituzte hilabeteko egonaldiagatik. Informazio gehiago: 943 474447 (Olga).