Tiloseta eta Gudarien plaza berritzeko proiektua erakusketa publikoan da eta gaur izango da alegazioak aurkezteko azken eguna. Herenegun, 429 firmarekin alegazioa aurkeztu zuen herritar talde batek, Tiloseta dagoen bezala uztea eskatzeko. Beren hitzetan, aldaketa txikiren bat egitea ondo ikusten dute ´iturriak jartzea adibidez`, baina, gainerakoan orain arte bezala uztea nahi dute. Oraindik firma
biltzen ari dira Kaxkoko
tabernetan eta jendea animatu nahi dute beren sinadura ematera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!