EHNA tramitatzeko aukera datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 20a, 03:00

Bai Euskal Herriari taldeak deituta, EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Agiria) tramitatzeko aukera izango da datorren larunbatean Biterin, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Beharrezkoa da padroi agiria, 3 argazki eta 15 euro eramatea. Bestalde, Hernani Institutuko zenbait ikasle izan dira EHNA tramitatzen eta dei egin diete herritarrei EHNA tramitatzera azaltzeko. Argazkian Institutuko ikasleak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!