JOn Eizagirre eta Patxi Zeberiok partidu garrantzitsua dute gaur Galarretan, zazpi koadro barruan. Insalus Masterrean oso puntu gutxiren barruan daude lau pelotariak eta gaur irabazteak lehen postura eraman lezake bietan bat. Astelehenean 35-29 galdu zuen Eizagirrek Urrutiaren kontra Euskalen eta Zeberio IIak 35-31 galdu zuen Galarretan Ezkurraren kontra. Ezkurrak lehen postua kendu dio Eizagirreri azken jardunaldian eta Zeberio azkena jarri da Urrutiak bere partidua irabazi ondoren. Oraingoz horrela dijoa puntuazioa:
1) Ezkurrak 82,75 puntu.
2) Eizagirrek 81 puntu.
3) Urrutiak 79 puntu.
4) Zeberio IIak 78,75 puntu.
Beste hiru partidu
Osteguneroko moduan, beste hiru partidu haundi ere jokatuko dira gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera, Masterrekoaz gain: Zalakain-Astibia/Etxeberria IV-Aizpurua II, Altuna I-Aizpuru/Juaristi-Urrutia eta Iribarren-Etxabe/Bereziartua-Etxeberria III.