Langile HKE Gipuzkoako final-erdietan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 27a, 03:00

Langile HKe final-laurdenetan da Gipuzkoako Ligan, larunbatean Tolosako Laskorain taldeari 3-1 irabazita. Hernaniarrek lehen urtea dute kadete mailan eta meritu haundia du eman duten pausoak, partidu asko jokalari helduagoen aurka jokatu baitituzte. Gainera, Txapelketako lehen fasean, Gipuzkoa osoko hiru talde indartsuenen aurka jokatu du Langilek eta bigarren postuan sailkatu zen Donostiako Sto Tomas eta Tolosako Hirukide kanpoan utzita. Final erdia datorren larunbatean jokatuko du Langilek Pio Baroja kiroldegian, irabazi eta finalera pasaz gero, maiatzaren 6an Deustun jokatuko den Euskadio Txapelketarako txartela lortuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!