Biarritz Olympique ikustera joateko sarrerak Landaren

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 19a, 03:00

Larunbat honetan, hilak 22, Biarritz Olympique errugbi taldeak Bath Rugby-ren kontrako partidua jokatuko du. Heineken Kopako final erdia izango da, duela hiru bat aste Sale-ri irabazi eta gero. Hernani Errugbi Elkartetik jakinarazi dute partidurako sarrerak enkargatu dituztenek haien bila joan beharko dutela, Landarera, ostegunean iluntzeko 20:00etatik 22:00ak arte, eta ostiralean eguerdiko 12:00etatik 14:00ak arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!