TAO area bat sortzeko asmoari buruzko bilera

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 3a, 03:00

Gaur, arratsaldeko 20:00etan, bilera informatiboa egingo dute Biterin, TAO area bat sortzeko asmoari buruz hitz egiteko. Bilera irekia da, eta bereziki dendari eta bizilagun elkarteei dago zuzendua. Bileran, Leber enpresako teknikariek eremu urdin bat jartzeko proiektuaren inguruko xehetasunak emango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!