‘Izu’ taldearen kontzertua ostiralean, Donostiako Guarda-etxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 18a, 03:00

iZU taldeak jendeaurreko aurreneko kontzertua emango du datorren ostiralean Donostiako Guarda-etxean. Taldea osatzen dute Hernanin bizi den Okene Abregok (Bap! eta Inoreneroni), Purr eta SK8n aritutako Mikel Zudairek; The Glitter Soulsen ibilitako Fernando Ayestak eta Yota Andreopolouk. Ahotsa, tronpeta, ordenagailuak, txirula trabesera, bateria, baxua, kitarrak osatzen dute talde honen zuzenekoa. Dub, reggae, jungle, hip-hop eta drum & bass estiloko musika entzun ahal izango da haien eskutik. Aurreneko kontzertua Martuteneko espetxean jo zuen Izuk, emakumearen egunean, baina kontzertua emakumezko presoentzako izan zen. Oraingo hau izango da aurreneko kontzertu irekia: ostiralean gaueko 22:00etan Guarda-etxean. Larunbatean Gorlizeko Xurruten joko dute, gaueko 22:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!