Bandera errepublikarra jarri du EBk Udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 18a, 03:00

EB Berdeak-ek bandera errepublikarra jarri zuen Udaletxean, pasa den ostiralean. Errepublika aldarrikatu zela 75 urte bete dira aurten eta hori aldarrikatu nahi izan du EB berdeak-ek. Bandera EBk Udaletxean duen bulegoaren balkoiean jarri zuten, alderdi politikoaren ekimenez. Bertako arduradunen hitzetan ekintza sinboliko honekin errepublika aldarrikatu nahi izan du talde politikoak, ´hori defenditzen dugulako`. Horrez gain, beste talde baten ekimenez bandera errepublikarra jarri zuten ostiralean Zinkoenean, euskal presoak Euskal Herriratzea aldarrikatzen duen bandera eta ikurrinarekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!