Mendizabal II 20
OIER Mendizabalek ez zuen zorterik izan profesional mailan buruz buru, kantxa osoan, jokatu zuen aurreneko partiduan. Izan ere, Arturo Arbizu nagusitu zen 22 eta 20 emaitzarekin. Arbizuk 9 tanto egin zituen sakean. Mendizabalek ez zuen partidua ondo hasi, kantxa osoan aurreneko partidua izanda ez zuen gehiegi gozatu eta nabaritu egin zen. Hala ere 20 eta 13 zijoaztela Mendizabalek erreakzionatu egin zuen, partidua galduko zuela pentsatuta, erlaxatu eta gozatzen hasi zen. Horrek eraman zuen partidua 20na berdintzera. Hala ere beranduegi izan zen, Arbizuk partidua irabazteko falta zitzaizkion bi tantoak egin baitzituen. Oier Mendizabal bigarren mailako buruz buruzko txapelketatik kanpo geratu da. Orain festetako txapelketak jokatuko ditu.