Mendiriz Mendik mendiko materialaz osatutako azoka antolatu du maiatzaren 8tik 12ra bitartean. Bertan materiala salgai jarri nahi duenak maiatzaren 5a baino lehen eraman behar du materiala bulegora. Materiala ematerakoan txartel bat emango zaio jabeari, bere izena, materialaren izena, ezaugarriak eta prezioarekin. Materiala saltzen bada dirua maiatzaren 15etik 19ra bitartean jasoko da. Saltzen ez den materiala biltzeko epea ekainaren 9an bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!