Energia Bizi erakusketak gaur du azken eguna Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 17a, 03:00

Erakusketa irekita dago, Antziolako Bidebieta plazan, goiz eta arratsalde.

energia Bizi erakusketak aste bete egin du Hernanin, eta gaur du azken eguna. Energiaren ikuspegi historiko eta praktikoa eman nahi izan diote erakusketari eta historiaurrean sua egiten hasi ginenetik industri iraultzarainoko informazioa ikusi liteke 180 m2ko karpan. Antziolako Bidebieta plazan egongo da goiz eta arratsalde: 10:00- 14:00etara; 16:00- 19:00etara.

Energia eta kontsumoa

Energia nola sortzen den eta nola eta non kontsumitzen dugun azaltzen du erakusketak eta zein beste alternatiba dauden ere bai. Gaur eguneko energia politikak zer helburu dituen eta aurrera begira zein energia mota izango ditugun. Etorkizuneko gizartean energia alternatiboak izango duen lekua...

Erakusketa jendetsua

Energia Bizi erakusketa Energiaren Euskal Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak jarri dute martxan, eta Gipuzkoako herri askotan pasa da dagoeneko. Antolatzaileen esanetan 6 hilabetetan 37.000 bisitari izan ditu erakusketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!