Erakusketa bihar arte dago Antziolan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 16a, 03:00

Antziolako Bidebieta plazan Energiari buruzko erakusketa dago joan den astelehenetik eta bihar izango da ikusteko azkeneko eguna. Energiaren historia txikia eta gaur eguneko erabilera eta kontsumo ereduak azaltzen ditu erakusketak. Energia sortzeko moduak zein diren, nola lortu izan den eta nola lortu daitekeen; gaur eguneko kontsumoa zenbatekoa den, nola aurreztu litekeen eta abar ikusi liteke eta baita energia alternatiboei buruzko informazioa ere. Erakusketa orduak dira: gaur 10:30-13:30 eta 16:00-19:00; bihar 10:00-14:00 eta 16:00-18:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!