Ereñotzuko bolatokiak hartuko du datorren igandean, apirilak 23, Lehendakari sariko hirugarren tiraldia. Bi tiraldi jokatu dira dagoeneko eta sailkapenean Belauntzaran urnietarra dijoa aurrena, 95 brila botata. Hernaniarrak nahiko bertan dabiltza: Burugain 92 brilarekin dago, laugarren; Antonio Minerrek 90 brila dauzka boteak eta Ibon Miner semeak 89. Joan den astean Seguran jokatu zen sari honen bigarren tiraldia eta onena Agirre segurarra izan zen 48 brila botata; Burugainek 47 bota zituen eta Ibon Minerrek 46.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!