Ezkurra, Eizagirre eta Altuna II onenak hiru-hiruren kontra

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 16a, 03:00

27-40 irabazi zuten hirukotearen kontra. Eizagirre dijoa lehenengo Insalus torneoan

Insalus Torneoko beste partidu bat jokatu zen atzo Galarretan, eta Ezkurra, Eizagirre eta Altuna IIak erraz irabazi zien Zeberio II, Lizaso eta Altuna Iari. Insalus torneoan erremonteko lau pelotari onenak ari dira: Ezkurra, Lizaso, Eizagirre eta Zeberio IIa eta atzoko partiduaren ondoren, Eizagirre dijoa lehenbiziko postuan, buruz buruko partiduen faltan (sei partidu falta dira). Atzo altunatarrek lagunduta jokatu zuten, baina, bi anaiek ez zuten ezer jokoan.

Eizagirre onena atzokoan

Atzoko partiduan egurra eman zuten irabazleek eta horren errudun Eizagirre izan zen, neurri haundi batean. Eizagirrek oso ondo sakatu zuen eta pelota zail asko eraman zuen. Altuna IIak pelota zail asko kendu zion atzelariari eta itxuraz, irabazleetan ahulena Ezkurra ibili zen, asko egin beharrik izan ez bazuen ere. Lizasok eta Zeberio IIak asko galdu zuten.

Insalus torneoa bihar ere

Bihar, Insalus torneoaren barruan baita ere, buruz buruko 2 partidu jokatuko dira, 7 koadroren barruan. Euskalen, Lizaso eta Eizagirre; Galarretan, Ezkurra eta Zeberio II.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!