‘Abeba’ taldearekin diskojaia izango da gaur Oialume dantzalekuan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 16a, 03:00

Abeba taldearen diskojaian musika jartzaileak eta dantzariak izango dira. Arratsaldeko 20.00etan hasita.

GAUR oialume dantzalekuan Abeba taldearekin diskojaia izango da. Abeba taldea estilo ezberdinetan adituak diren musika jartzaile eta dantzariek osatzen dute. Antolatzen dituzten diskojaietan ezagunak diren abestiak, arrakasta lortu dutenak, entzun ahal izango dira batez ere: bai puri-purian daudenak baita garai bateko altxorrak ere. Guzti hau argi efektu eta dantzarien koreografiak lagunduta. Festa arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta goizaldera arte luzatuko da. Oialume dantzalekuan, hurrengo diskojaia maiatzaren 29an izango da. Udara aurreko azkeneko diskojaia izango da dantzalekuan. Udara pasa ondoren, ikasturte berriarekin batean hasiko dira berriro ere festak antolatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!