ASTEBURUAN bi festa antolatu dituzte Play aretoan. Larunbaterako CMYK music night festa antolatu dute eta bertan izango dira musika jartzen Damian Schwartz eta Alex Under. Alex Under madrildarra da eta estatu mailako musika elektroniko produktore garrantzitsuenetakoa da, CMYK zigiluko buru izateaz gain. Damian Schwartz ere musika produktorea da estatu eta nazioartean oso ezaguna. Haiekin batean ariko dira musika jartzen Tadeo, Koldo eta Demian. Festa honetako musika minimal techno estilokoa izango da. Sarrerak 15 euro balio du eta www. kutxa.net helbide elektronikoan lortu daitezke aldez aurretik, 9 eurotan. Festa gaueko 23:00etan hasiko da.
Ostiralean ere bai
Ostiralen Killer session festa izango da Play aretoan. Bertan izango dira Koldo, Asier Metaka eta Alkate musika jartzaileak. Festa gaueko 24:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!