Lur Korta ipuin kontalaria bihar izango da Hernaniko Udal Liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 17a, 03:00

Herriko gaztetxoenek ipuinak entzuteko aukera izango dute bihar Biteriko Udal Liburutegian. Lur Korta Astigarragan bizi den oiartzuarrak kontatuko dizkie ipuinak 3 urtetik 7 urte bitarteko umeei, bi txandetan, beti bezala. Lehendabiziko txandan, goizeko 11:00etan, 3-4 urteko umeek entzungo dituzte ipuinak; bigarrenean, 11:30etan, 5-7 urte bitartekoek. Ipuin kontaketak aspalditik ari dira egiten Hernanin, eta froga asko egin ostean (adin desberdinak, txanda bat baino gehiago...) nabarmena da ohitura bihurtu dela; ipuin ordua denean, ume asko biltzen da Biterin eta hala espero dute biharko ere antolatzaileek. Hernaniko Udala da ipuin ordua antolatzen duena eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!