Lizasoren ezustekoa Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 14a, 03:00

Lizaso-Zeberio II-k irabazi egin zioten atzo Eizagirre eta Ezkurrari (29-40). Lizasok, sailkapenean azkenekoa, ezustean harrapatu zituen guztiak eta partidu ederra egin zuen. Bihar hiru erremontista beste hiruren kontra arituko dira, Insalus master ikusgarrian beste partidu batean: Zeberio II-Altuna I-Lizaso/Ezkurra-Altuna II-Eizagirre. Jaialdia 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!