Musika jartzaileak Play aretoan gaurtik igandera

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 14a, 03:00

Ostiral, larunbat eta igandean saioak antolatu dituzte estilo ezberdinetan.

ASTERO bezala musika jartzaileekin saioak antolatu dituzte Play aretoan. Gaur Bumping Lovers III festa dago. Festa honetan bumping musika estiloko disko jartzaileak izango dira DJ. Gordy, DJ. Miky, DJ. Lalo, DJ. Bou, DJ. Mediola eta DJ. Oscar. Festa gaueko 23:00etan hasiko da gaur eta goizaldeko 06:30ak arte iraungo du. Sarreak 10 euro balio du.

Bihar eta etzi, techno, minimal eta trance musika
Ostiralean Play The Rave festa antolatu dute, Pepote, Damon Jee, Paula Cazenave, Iker Allo, Fi eta Brujo musika jartzaileekin. Techno eta minimal musika jarriko dute gaueko 23:00etatik goizaldeko 06:30ak arte. Sarrerak 15 euro balio ditu. Horrez gain Play Club gunean beste 5 musika jartzaile izango dira. Igandean, II Megarave central fantasy festa antolatu dute eta trance estiloko musika jarriko dute: DJ Nano, Raul Cremona, Gary DF, Hydro, DJ Yari eta Ivan The Muruk. Gaueko 23:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!